Komunitatea sortuz eta esperientziak partekatuz dantza garaikidearen praktikaren bitartez

DAGAZek dantza garaikideko agenteak zaleekin zuzenean lotzen ditu.

DAGAZ Dantzaz-en ekimen bat da, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua, eta espazio eszenikoen eta kultura- eta arte-erakundeen udal-arduradunen laguntza biltzen du, kudeatzaileak, sortzaileak, espazioak, programak eta dantza garaikidearen zale diren publikoak elkartuko dituen sare bat sortzeko; dantzaren inguruan zuzenean eta modu parte-hartzailean topo egiteko aukera.

Badakigu Euskadik dantzarekin eta mugimenduarekin lotutako pertsona eta erakunde asko dituela.Gure sarean bizitzeko bi modu proposatzen dizkizugu, parte hartzeko bi modalitate zure aukeren, interesen edo lehentasunen arabera. Berdin dio nor zaren!

DANTZA EGIN

DANTZA IKUSI

#1
DANTZA EGIN

Sorkuntza eta mugimendu tailerrak

Bi larunbatero proposatzen ditugun Dantza Hamaiketakoan  saioetan izena ematera gonbidatzen zaitugu. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, dantzarekiko jakin-mina dutenei eta aldez aurretiko ezagutzarik izan gabe. Amaitzeko, bazkari labur bat egingo dugu, gure esperientziak partekatzeko espazio eta denbora gisa balioko diguna.

 

#2
DANTZA IKUSI

Zure herriko eta DAGAZ sareko koreografoekin dantza eta mugimendu tailerretan parte hartu nahi duzu? Bisitatu webguneko agenda eta ezagutu, zehatz-mehatz, proposatzen dizugun guztia.

{{ cat_staff.title }}

{{ subcat.title }}
Descripción
{{ current.title }}
 

{{ cat_staff.title }}

{{ subcat.title }}
Descripción
{{ current.title }}